Li Na
Li Na | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wuhan, 1982ko otsailaren 26a (42 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Bizilekua | Wuhan |
Familia | |
Aita | Li Shengpeng |
Ama | Li Yanping |
Ezkontidea(k) | Shan Jiang (en) (2006ko urtarrilaren 27a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Huazhong University of Science and Technology (en) Cheung Kong Graduate School of Business (en) |
Hizkuntzak | txinera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta autobiografialaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina eta bi eskuz errebeska jotze |
Bakarka i/g | 503–188 |
Binaka i/g | 121–50 |
Rankinga | 2 tennis singles (en) (2014ko otsailaren 17a) 54 tennis doubles (en) (2006ko abuztuaren 28a) |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 65 kilogramo |
Altuera | 172 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Li Na (李娜; Wuhan, Txina, 1982ko otsailaren 26a - ) txinatar tenis-jokalari ohia da. Bere ibilbideko unerik gorena WTA rankingean munduko 2.a izan zenean eskuratu zuen, 2014ko otsailaren 17an. Bere ibilbidean zehar, Lik WTA Tourreko bederatzi banakako txapelketa irabazi zituen, bi Grand Slam barne. Bi garaipen horien ostean hasi zen famatu egiten, Asiako lehen Grand Slam irabazlea izan baitzen. Hau baino lehen, Asiako lehen tenis-jokalaria izan zen Grand Slameko final batean jokatzen, 2011ko Australiako Openean parte hartu zuenean. 2013an Australiako Opena eta WTA Tour Txapelketan bigarren geratu zen. Lehen txinatar jokalaria izan zen WTA tour titulu bat eskuratzen Guangzhou International Women's Openean, 2004an.
2014ko irailaren 19an erretiratu zen, 32 urterekin. 2019an Teniseko Nazioarteko Famaren Hallean sartu zen, Asian jaiotako lehenengoa ohore hau eskuratzen.